Hasiera  |  Kontaktua  |  Web gune mapa
  |    |  

ANALISIAK

LABUR Laboratorio de Aguas y Residuos SLk laborategi tradizionalen teknikak goi-mailako teknologiekin eta entsegu-metodo berrienekin uztartzen ditu. Gainera, laborategien arteko Interkonparazio Programan parte hartzen du. Gure analisten prestakuntzak zein prozesu eta tresneria guztietan egindako kontrol sakonek, emaitzetan kalitate eta fidagarritasun handiena bermatzen dituzte. Txostenak igortzeko azkartasuna da gure laborategiaren beste ezaugarrietako bat, entseguak bukatu ditugun egun berean txostena igorri eta bidaltzeko ahalbidetzen digun sistema informatikoa baitaukagu.

Hauek dira eskaintzen ditugun laborategi-zerbitzuak:

  • Giza kontsumora zuzendutako uren analisiak (ontziratutako edarien urak, osasun-ura, etab.)
  • Tratatu gabeko ur kontinentalen analisiak (ibaiak, aintzirak, etab.)
  • Tratatutako ur kontinentalen analisiak (igerilekuak, hozte-dorreak, lurrun-galdarak, etab.)
  • Hondakin-uren analisiak (ibaira isuritakoak, araztegietako irteerak, lixibatuak, etab.)
  • Hondakin eta inkrustazioen analisiak.
  • Erretxina-trukatzaileen analisiak.

Zerbitzu hauen guztien osagarri, zuzeneko harremana dugu beste laborategi eta estamentu batzuekin, proiektu eta analisi jakinetan elkarlanean jarduteko.

Powered by Logo IDS Ingeniería de Sistemas, S.A. © 2024 iVector WebSites